Surf-laburmetraien hirugarren lehiaketa

2017(e)ko Juneren 8(e)an

Irailaren 21 eta 24 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak surf-laburmetraien lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du jadanik, lanak irailaren 3ra arte aurkeztu daitezke-eta.

Parte-hartzea erabat doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa duzu web orri honetan izena ematea, aurrez laburmetraia eskegi duzun plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Laburmetraia guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Sarituak izaten diren laburmetraia guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 21ean. Gainera, jaialdiko web orri ofizial honetan ere ikusi ahal izango dira.

Guztira 1.000 euro banatuko dira saritan laburmetraien hirugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro “Taula Lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko laburmetraiek parte-hartuko dute, eta emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere.

Lehiaketaren baldintza eta oinarri guztiak hemen ikus ditzakezu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies