Working on SKF

2017(e)ko ekainaren 7(e)an

Sopela Kosta Fest jaialdiaren laugarren ekitaldia prestatzen ari gara, uda behar bezala agurtzeko. Irailaren 21 eta 24 arteko asteburuan parte hartuko duten musikarien zerrenda osatzen ari gara. Zerbait badakigu. Hamar inguru izango direla eta Udaletxeko Plazan dagoen eskenatokian arituko direla. Ezusteko interesgarriak egongo dira. Horregatik gure gomendioa hau da: erreserba ezazu asteburu hori, ahaztezina izango da-eta.

Natura, surfa, bere kultura eta musika izango dira SKF-ren edizio berri honetako ardatza. Era guztietan egingo dugu surfa. Lehiaketan, ikastaroetan, pantailan edota shaperraren lantokian.

Euskal Herriko surf zirkuituaren lehiaketa bat hartuko dugu, Arrietaran espezialista onenak bilduko dituena. Herriko surf eskolek kirol honetan lehen urratsak egin nahi dituztenei lagunduko diete, erabat doan. Laburmetraien lehiaketako sariak banatuko ditugu eta lanak ikusiko ditugu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies