Gelditu ezin den olatua

2020(e)ko irailaren 1(e)an

Aurtengo Sopela Kosta Fest jaialdia oso berezia izango da, denok ezagutzen ditugun arrazoiak direla eta. Gure herrian eta eskualdean hain errotua dagoen ekitaldia bertan behera uzteaz ere hausnartu genuen, zelan ez. Era berean, kontuan izan dugu gure inguruan COVID-19ren eragin zuzena eta latza jasaten ari diren kirol, turismo eta salerosleen kolektiboen egoera larria.

Udan zehar antolatutako hainbat ekitaldik erakutsi digute posible dela ikusleak, osasuna eta kultur eta kirol ekintzak uztartzea eta bermatzea.

Nahiz eta aurtengo egitaraua murritzagoa izan, aurrera egitea erabaki dugu eta horretarako laguntza, inplikazioa eta ulermena eskatu nahi dizuegu. Arretaz jarraitu, mesedez, programazioan azaltzen diren bete beharreko baldintzak. Derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera (6 urtetik gorako pertsonentzat) ekitaldietarako gonbidapenak aldez aurretik eskuratzea, eta tailer, ikastaro eta bisita gidatuetan aldez aurretik izena ematea, ekintzen aforoa eta guneak mugatuak izango direlako. Lantalde osoa dago programazio hau aurrera ateratzeko eta zuok, beste behin, Sopela Kosta Fest jaialdiaz gozatu dezazuen ziurtatzeko.

Moldatu gaitezen, beraz, egokitu zaigun aro berri honetara, eta eman diezaiogun agurra udari, datorren urtean betiko Sopela Kosta Fest-a ospatuko dugun esperantzaz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies