Instagrameko SKF argazki lehiaketa

2019(e)ko abuztuaren 20(e)an

Sopela Kosta Fest jaialdiak aurten Instagrameko lehen argazki lehiaketa egingo du. Parte-hartzaileek sare sozial honetako ‘timeline’-ra hiruna argazki igo ahal izango dituzte gehienez, ostegunetik igandera, hau da, irailaren 19tik 22ra.

‘Uribekosta Fotografía’ elkarteak antolatutako lehiaketa honen ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da irudiek jaialdiarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak izan beharko dutela, originalak eta argitaratu gabeak, ‘smartphone’ batekin zein ohiko kamera batekin eginak, eta digitalki manipulatu gabeak. Nola nahi ere, lehiaketaren oinarri osoak lotura honetan ikus daitezke.

Lehiaketa honetan Instagrameko edozein erabiltzailek parte-hartu ahal izango du, eta epaimahaiak gailendutako argazkiak irailaren 22an, igandean, iluntzeko 20:30etan Udaletxeko Plazan egingo den sari banaketan ezagutaraziko dira.

Irudi onenari bat-bateko argazki kamera emango zaio, bigarren sarituari argazkiak inprimatzeko 30 euroko opari-txartela, eta 20 euroko balioa duen txartel bera hirugarren argazki onenari.

Hiru irudiak @sopelakostafest eta @uribekosta_fotografia elkartearen Instagramean argitaratuko dira, eta egileen izenak ‘timeline’-an emango dira ezagutzera.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies