Sopela Kosta Fest, aurten ere indartsu eta gogotsu

2021(e)ko abuztuaren 29(e)an

Uda amaiera dator eta, urtero bezala, berarekin batera Sopela Kosta Fest. 2020an egin genuen bezala, aurten ere, Covid-19ak baldintzatutako formatuan ospatuko dugu, baina iaz lortutako arrakasta errepikatzeko asmoarekin. Esfortzu handia suposatu zuen bai antolakuntza aldetik zein parte-hartzaileen ikuspuntutik, baina merezi izan zuen.

2021ean SKFen klasiko bilakatu diren surf eta kayaksurf txapelketa, surf ikastaro, harezko eskultura eta kometa tailerraz gozatzeko aukera izango dugu. Baita eguna itsasoari begira tai txia praktikatzen hasteko eta gaueko ikuskizunekin amaitzeko ere. Musika Moonshine Wagon eta Marenen kontzertuek ekarriko digute, aulkietatik dantzatu eta kantatzeko.

Aurtengo nobedadeetako bat hiri kirolak izango dira. Skate, parkour eta kalistenia tailerrak antolatu ditugu disziplina hauek era arduratsu eta seguruan praktikatzen ikasteko.

Berritasun bezala joko bat ere proposatzen dizuegu: Escape Sopela, udalerria zeharkatzen duen escape room-a. Taldea antolatu eta jasangarritasunari buruzko enigmak asmatu beharko dituzue Sopelatik mugituz.

Eman diezaiogun agurra udari musika, natura eta surfaz gozatuz, osasuna eta segurtasuna ahaztu gabe, pandemiaren olatua ere aldi berean agurtuz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies