Surf ikastaroetarako deskontu bonoak

2021(e)ko abuztuaren 31(e)an

Surfa gustukoa baduzu eta 11 urte baino gehiago badituzu, Aloka Surf & Sup, Gorka Yarritu Surf Eskola eta Jaiki Surf Eskolak %20ko deskontuak eskaintzen dituzte beraien ikastaroetan irailaren 17tik 19ra bitartean. Egun hauetan klaseak hartzea posible ez bada, irailaren 25 eta 26an egiteko aukera egongo da, edota eskolek eta parte-hartzaileek adostutako beste data batean.

11 urtetik aurrerako edozein pertsonarentzat, bonuak agortu arte izen-emateen ordenaren arabera.

Deskontu bonua lortzeko sopelakostafest.com webgunea bisitatu irailaren 6tik 14ra. Deskontu bonua izateak ez du plaza bermatzen, beraz, eskolarekin eguna eta ordua zehaztu arte ez da deskontu hori indarrean jarriko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies