Surf-laburmetraien laugarren lehiaketa

2018(e)ko ekainaren 5(e)an

Irailaren 20 eta 23 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak surf-laburmetraien lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du jadanik, lanak irailaren 2ra arte aurkeztu daitezke-eta.

Parte-hartzea erabat doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa duzu web orri honetan izena ematea, aurrez laburmetraia eskegi duzun plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Laburmetraia guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Sarituak izaten diren laburmetraia guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 20an. Gainera, jaialdiko web orri ofizial honetan ere ikusi ahal izango dira.

Guztira 1.250 euro banatuko dira saritan laburmetraien laugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du.

Lehiaketaren baldintza eta oinarri guztiak hemen ikus ditzakezu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies