Surfaren estrategia digitala

2018(e)ko uztailaren 30(e)an

Sopela Business Meeting jardunaldiaren hirugarren edizioak ingurune digitalean egungo eta etorkizuneko bezeroekin harremana errazagoa izan dadin, jarraitu beharreko estrategiak aztertuko dira. Izan ere, surfean jarraibide digitalek berebiziko garrantzia baitute, zuzenekoa zein zeharkakoa, eta geroz eta enpresa gehiagoren bilakaerari eragiten diote.

Surfaren industriako hainbat profesionalen partaidetza izango du, bai eta informazioaren teknologiako eta ekintzailetzako adituena ere. Irailaren 20an Kurtzio Kultur Etxean egingo den ekitaldian izango direla baieztatu dutenen artean, Denny Jaconni, Surflineko Marketing Zuzendaria, munduko online komunikabide handiena; Olivier Duperray, Bloowatch, surf eskolen kudeaketarako eta sustapenerako tresnaren arduraduna; Alex Rayón, Deusto Big Datako zuzendaria; edota Ainara Basurko BEAZ erakundeko zuzendari nagusia, besteak beste.

Sopela Business Meeting ekitaldian parte hartuko dute halaber, ekintzaileek, egonkortutako enpresek, profesionalek eta nazioarteko erakundeek. Beraien eskarmentua partekatuko dute, eta estrategia digitalen bilakaerak izan ditzakeen aukera eta erronka nagusiak aztertuko dituzte.

Bilkuran parte-hartu nahi duten norbanako eta enpresek honako helbidean eman dezakete izena: turismo@sopela.eus.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies