SKF18 hasi da

2018(e)ko ekainaren 5(e)an

Uda oraindik ez da iritsi eta nola agurtuko dugun pentsatzen hasiak gara, merezi duen bezala. Ikaragarria izango da Sopela Kosta Festen bostgarren edizioa, beste behin. Udaletxeko plazan jarriko dugun eskenatokian parte-hartuko duten artisten zerrenda ia itxita daukagu.

Azken negoziaketa batzuk hemen, baieztapenen bat hor, egitaraua zuen gustokoa izatea nahi genuke, eta Uribe Kosta osoan uda agurtzeko egiten den festarik handienarekin bat egitea. Gure gomendioa argia da, gorde egun horiek, SKF18 irailaren 20a eta 23a artean izango da. Eta handia izango da.

Ohikoa den bezala, SKFen edizio berri honen soinua naturarena, surfarena eta bere kulturarena izango dira. Eta musika entzungo dugu, jakina. Dauden ia modu guztietan hartuko ditugu olatuak. Lehiaketan eta eskenatoki gaineko pantailan. Nazioarteko surf laburmetraien lehiaketa egingo dugu berriro, eta gure hondartzetan euskal surf zirkuituaren lehiaketak eginen dira.

Gure kostaldeko zokorik ederrenak bisitatuko ditugu, parapentean, gidatutako txangoetan edo bestelako ekimenetan. Sopela berriro Kosta Fest izango da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies